Iratzargailuak jo eta agenda begiratzen dute, egunak 24 ordu baino ez dituen arren sekula amaitzen ez den agenda hori. Bien bitartean, sare sozialetako jakinarazpenak iristen hasten dira, jarraitzaileei erantzun eta sareetako “egoera” eguneratzen dute, gosaldu bitartean. Nutrizionistak berariaz diseinatutako gosaria dute aurrean, kasualitatez kirol-helburuak lortzen topatutako nutrizionistak prestatutakoa. Batzuek, entrenatzera joan baino lehen, lan egiten dute; beste batzuek, aldiz, ikasi. Bada denbora apur bat hartu eta “fisiora” joaten denik ere, edo loalditik denbora kentzen dionik. Paradoxikoki, loaldia murrizten dute, ametsak bete ahal izateko.
Talentu handiko kirolari gipuzkoarrei buruz ari gara, herritarroi ikur eta erreferentzia zaizkigunak; Gure ordezkariak dira, itzala uzten dute doazen lekura doazela. Ahalegin, talde-lan edota elkartasun-balioak helarazten dizkigute.
Hala ere, maiz ez dute goi-mailako kirolean jarraitzeko nahikoa babesik eta lehiatzeari uzten diote. Beste kasu batzuetan, bakarrik sentitzen direlako edo estresa dela eta, errendimendua nabarmen murriztea ere gerta daiteke.
Ez da soilik baliabide ekonomiko kontua. Denbora eta zerbitzuak ere behar dituzte. Zerbitzu horiek entrenatzeko denbora nahikoa izan eta loaldia murriztu behar ez izateko izango lirateke.
IBILIZ Fundazioa horregatik eta horretarako sortu da: kirol-ibilbidean zehar zein ibilbidea amaitutakoan aipatu zerbitzuak eskaini eta kirolariei laguntzeko. Azken batean, itzaleko profesionalak izan nahi dugu, Gipuzkoako talentu handiko kirolariei beren ametsak betetzen laguntzeko
Kirolariei beren egunerokotasunean babesa eman eta laguntzen diegu. Ez dugu baliabide ekonomikorik eskaintzen, beren ibilbidean garatzeko behar dituzten zerbitzuak baizik, kirolari berariaz dagozkion gaiez harago.
Alegia, beren ametsa betetzen, beren kirol-ametsa betetzen buru-belarri aritzeko laguntza oro eskaintzen dugu.