<

Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

Albisteak

Javier Fernández, lehen urratsa kirol-eredu berri baterantz

16/03/2017

 

Patinaje artistikoa kirol-modalitate minoritarioa da estatu mailan. Hala ere, bi alditan munduko txapeldun izan denak Madrilen du jatorria: Javier Fernández da bere izena, eta bere garaipenen zerrendan Europako lau garaipen. Espainiako txapelketetan, kategoria txikiagoan, beste hainbat ere baditu.

 

Izen handiko garaipen horiek, tamalez, ez dira nahikoa izan bere kirol-ibilbidea bere herrian jarraitzeko, eta Torontora “exiliatu” da, bertan patinajea kirol “nazionaletako” bat baita.

 

Javier Fernández dugu, beraz, estatu mailan eta Gipuzkoa mailan talentu handiko beste kirolari batzuei gertatzen zaienaren beste adibide bat. Errendimendu handiko kirolari asko nabarmentzen dira beren modalitateetan, baina oihartzun mediatikorik eta giza eta diru-baliabiderik ezean, ezin dute beren ibilbidearekin jarraitu eta, beraz, ezin dituzte beren ametsak bete.

 

Hori jakinda, Javier Fernándezek selekzioko gainerako kideei laguntzea erabaki du eta hainbat objektu eman ditu, enkantean jarri eta Javierren moduko bidea egin nahi duten espainiarrak diruz laguntzen saiatzeko. Urrats sinbolikoa da, kirol-talentua bidean gera ez dadin.

 

IBILIZek ere helburu bera du: Gipuzkoan talentu handiko kirolariei beren joko-zelaian, pistan edo uretan ametsak betetzen lagundu eta babestea. Horretarako, egokia litzateke, erakunde eta enpresa-laguntzez gain, eliteko kirolariak ere parte hartzea, etorkizun oparoa izan dezaketen kirolariei lagundu eta bultzada emateko.

 
 

Kategoriak

TAGS