<

Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

Albisteak

GIPUZKOAKO KIROLARIEN ALDEKO MANIFESTUA

15/03/2017

Gipuzkoa lurralde “kirolaria” dela ez du inork zalantzan jartzen; gaztetxoak, helduak, gazteak, zaharrak…Jende ugari da kirolen batean edo bestean sarritan aritzen dena. Zaletasuna ezezik, modu profesionalean, elitean, kirolari asko dugu geure artean; horietako asko, gehienak, ezezagunak. Hedabideetan azaltzen ez diren horiek dira; iragarkietan ikusten ez ditugunak; “saltzen” ez duten horiek, alegia.

 

Aitzitik, ez da hori beraien arazo nagusia; nabarmentasun hori lortzea ez dute helburu, bitarteko baizik.  Kirolari hauek medioetan ateratzearen xedea ez da aberatsak izateko nahia; ezta ospea lortzearena; edozein profesionalek bezala, beraien ogibidetik bizitzeko aukera izatea baizik. Eta ez gara Gipuzkoako txapelketa bat irabazi duten pertsonez ari, ezta Euskadi mailako lehiaketan parte hartutako kirolariez; Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan parte hartu duten izarrak ditugu Gipuzkoan, ATP rankinean lehenengo 100 postuen artean egondakoak, Munduko Txapelketak irabazitako neguko kiroletan erreferenteak.

 

Joan gaitezen beraien izenak lagunartean zabaltzen; Ane, Markel, Iñigo Llopis, Iñigo Cervantes, Amador Granados…Azken honek, esaterako, Los Angelesen parte hartuko du datorren hilabetean egokitutako txirrindularitza pista mundialean.  Ane Santesteban Errenteriako txirrindularia, Estatuko ordezkari bakarra izan zen errepideko txirrindularitzan Rion; Llopis igerilaria ere, iraileko Joko Paralinpikoetan izan zen; Cervantes Bartzelonan dugu bizitzen teniseko rankinetako gailurrean.

 

Jakin badakigu zerrenda honetan asko falta direla; ia denak. Artikulu hau hasiera besterik ez da. Gure xedea da hurrengo idatzietan guztien inguruan hitz egitea. Gaur egun itzalean dauden izarren talentua ezagutaraztea.

 

IBILIZ, elkarrekin egin nahi dugu bidea. Beraien ametsak lortzeko asmoz. Eta ez dezagun geure burua engainatu. Ametsa ez da aberatsak izatea;  ametsa, beraien ogibideaz bizitzea da; edozein pertsonak egiten duen bezalaxe.

 
 

Kategoriak

TAGS