Albisteak
16/03/2017
Gipuzkoan txirrindularitza diogunean, talentu-hazitegia datorkigu gogora: oso sustraituta dago herrialdean, eta horren adibide dira José María Errandonea, Abraham Olano edo Txomin Perurena. Oraingoan, emakumeen txanda dela dirudi, txirrindularitza-talde berri bat sortu baita: Gipuzkoa-Ogi Berri. Taldeko buru dira Ainhoa Artolazabal eta Leire Olabarria. Talde honek Emakumeen Tolosa CF taldearen lekukoa hartu eta bultzada eta laguntza eman nahi die Gipuzkoan hasten ari diren talentu berriei.
Artolazabalek eta Olaberriak –olinpiada-medailaduna, bi alditan Espainiako txapelduna errepideko lasterketan eta brontzezko domina 2010eko Europako jokoetan− ongi dakite zer behar duten gazte horiek, eta apustu egin dute, Aldundiarekin eta Etxe Ondo eta Giant-Shimano enpresekin batera, gazte horiei giza eta diru-baliabideak bilduko dituen proiektua eskaintzeko.
Kirolariek kirolarientzat sortuko proiektua da, beraz. Kirola, enpresa eta erakundeen arteko loturak indartzea, kirolarien ametsak betetzea helburu.
IBILIZ FUNDAZIOA. AMETSEN ZAINDARI